Adaki komunikazioa Publifestival Nazioarteko Jaialdian saritua

Volver Atrás

Diario Vasco, 02.07.2016

Izena ezaguna egiten zaigu orain arte ia urtero publizitate arloan saritua izan delako, egindako lan edo kapaina desberdinengatik, eta orain dela gutxi ere jaso dute Adakiko langileek saria, Adaki komunikazioa Publifestival Nazioarteko Publizitate Sozialaren Jaialdian saritua izan delarik, ‘Kontuan izan’ kanpainarako garatutako irudi grafiko onenarengatik.

Ezkio-Itsason egoitza duen agentzia palmaresean Kontzientziaziorako Kanpo Irudi Grafiko Onenaren kategorian gailendu da. Saritutako lana Begisare-Erretinosi Pigmentarioak eragindakoen Gipuzkoako elkarteari egin zitzaion.

Egunotan Gipuzkoako hiriburuko markesinetan ikus daiteke ‘Kontuan izan’ lelopean saritutako irudi grafikoa eta garatutako bertsio ezberdinak Ikusmen arazoak dituzten pertsonak aintzat hartzeko sentsibilizazio kanpainarako egindako irudia da. Honen helburua da herritarrak ohartaraztea ikusmen murritza duten pertsonak badaudela eta kontutan izan behar direla izan ditzaketen zailtasunak.

Adakin Kreazio Zuzendari eta Proiektuen buru den Andoni Larrañagaren hitzetan, «sari batek beti ateratzen du irribarrea. Eta kasu honetan gehiago, zeren Begisarekin partekatzen dugu saria. Urte asko daramatzagu elkarlanean elkartearekin, alor publizitarioa eta soziala uztartuz.

Baina egia da ikuspuntu grafikotik eta komunikatibotik ondo egindako lana dela. Uste dut esku artean genuen briefingari ondo erantzun diogula eta medioen plangin-tzan ere asmatu dugu mezua zabaltzeko orduan, hori da eta azkenean balekoa dena. Sariak emango dizkizute baina kanpainak bere helburua ez badu lortzen, ez du ezertarako balio».

Aipatu irudi grafikoa kanpaina globalago baten baitan sartzen dela, ‘Ikusmen murriztua dut’ lelopean garatu da eta beste hainbat ekin-tzen artean, Adakik bereizgarri bat diseinatu zuen ikusmena kaltetua duten pertsonak ezagutu ahal izateko, haien autonomia areagotzen laguntzeko xedez. Halaber, mezuaren zabalkuntza indartzeko webgunea ere sortu zuen.

Ildo horretan, Publifestival-a publizisten eta komunikazio agen- tzietako profesionalen erakusleihoa da eta «ez dute bistatik galtzen; ez du alferrik prestigiodun epaima-haia», diote Adakitik. Azken edizioan epaimahaiaren buru Luis Bassat izan da, nazioartean ezaguna.

http://www.diariovasco.com/alto-urola/201607/02/adaki-komunikazioa-publifestival-nazioarteko-20160702003346-v.html

Deja un comentario para

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *