Ikusmen Murriztua Dut VR

IKUSMEN MURRIZTUA DUT VR APP-A ERABILTZEKO AZALPEN BIDEOA

Ikusmen Murriztua Dut VR APP-a

Ikusmen murriztua eragiten duten zergati ezberdinen simulatzailea (ikusmen periferikoaren galera, erdiguneko ikusmenaren galera, partxeatutako ikusmena, gaueko itsutasuna, fotofobia eta kontrastearekiko sentsibilitatearen galera), errealitate birtualaren bidez, ikusmen urritasuna duen pertsona batek mundua nola ikusten duen ulertzeko eta bizitzeko.

Ikusmen murriztua itsutasuna baino maila bat beherago geratzen da, ezin da betaurrekoekin edo kirurgiarekin zuzendu eta egunerokotasunarekin lotutako ekintzak egitea zailtzen du. Itsutasuna baino askoz sarriago ematen den gaixotasuna da, baina itsutasuna baino askoz ezezagunagoa da.

Ikusmen urritasuna duen pertsona batek itxuraz begi eta begirada sanoak izaten dituzte. Askotan, gainera, normaltasunez aritu daitezke, edo beste kasu batzuetan bastoi zuri baten laguntzarekin.

Ikusmen urritasuna duen pertsona batek nola ikusten duen ulertzea zaila izan daiteke. Ezjakintasunagatik, efektu bisual ezberdinak daudelako, pertsona bakar batek sintoma bat baino gehiago izan ditzakeelako, eta ikusmen urritasun gradu ezberdinak daudelako.

Aplikazio honen erabilerarekin bizitako esperientziak, gaixo dauden pertsonekiko ulermena sorrarazi dezake. Ikusmen urritasuna duten pertsonek nola ikusten duten ulertzeko balio dezake, dituzten zailtasunak ezagutu, eta beraiekin modu egokian interaktuatzen ikasi daiteke.

Ikusmen urritasunarekin lan egiten duen profesional askorentzat oso erreminta erabilgarria izan daiteke (oftalmologoak, optiko-optometristak, ikusmen rehabilitatzaileak, psikologoak, hezitzaileak), eta baita ikusmen urritasuna duten pertsonentzat eta pertsona horiek ordezkatzen dituzten kolektiboentzat.

Azken finean, ikusmen urritasunaren inguruan dagoen ezagutza eta ulermen ezarekin amaitu eta, gaixotasuna duten pertsonen autonomia eta bizi kalitatea hobetzea da helburua.

Ikusmen Murriztua Dut Simulatzailea APP-a

Ikusmen Murriztua Dut VR betaurrekoak