DONOSTIA 2016/11/8
Argus II erretinako protesiaren inguruan hitzaldi jardunaldi bat antolatu du Erretinosi Gipuzkoa Begisare-k, izan ere, ikusmen artifizialeko txip-a oso emaitza onak ematen ari da eta dagoeneko Espainian jartzen hasia da. Ekitaldian Bartzelonako Barraquer Oftalmologia Zentroko Erretinaren Kirurgia Unitateko eta Makula Unitateko koordinatzailea eta Espainian ebakuntza hau egin duen lehen kirurgia taldeko partaidea den Sarah Karam doktorea izango dugu, eta berarekin batera, erreabilitazioan aditua eta Biomedikuntzan ingeniaria den Verónica Andrea Pilotti de Siracusa eta Guadalupe Iglesias, Argus II protesi iraultzailea ezarri zaion pazientetako bat ere bertan izango dira.
Argus II erretinako protesiaren sistema, “begi bioniko”, eta “erretinako inplante” bezala ere ezagutzen da eta estimulazio elektrikoa ematen dio erretinari ikusmen urritasuna edo itsutasuna duten pertsonetan ikusmenaren antzematea handiagotzeko, eta entrenamendu luze baten ondoren, argitasuna eta iluntasunaren arteko diferentzia antzematen, mugimendua igartzen eta objetuak topatzen laguntzen du.
Hizlari bakoitzak egingo duen aurkezpena, 30-40 minutukoa izango da eta honako hauek izango dira jorratuko diren gaiak:
- “Ikusmen artifiziala”
Sarah Karam doktorea.
- “Erreabilitazioaren erronka”
Verónica Andrea Pilotti de Siracusa, erreabilitatzailea.
- “Al fin la luz”
Guadalupe Iglesias, pazientea.
Hitzaldia azaroaren 19an, larunbata, izango da, goizeko 11:00etan Donostia Ospitaleko Areto Nagusian, Donostian, Dr. Beguiristain z/g. helbidean.