Donostia, 2019/09/06
Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak, SuperAmara supermerkatuen laguntzaz, bi aste hauetan Erretinosi Pigmentarioaren eta ikusmen murriztuaren inguruko formakuntzak eskaini dizkiete bertako 8 supermerkatuetako langileei.
Formakuntza hauen funtsa orokorrean ikusmen murriztuaren problematika zabaltzea izan da eta baita ere Erretinosi Pigmentarioak zehazki zer nolako zailtasunak dituen azaleratzea, modu egoki batean hau jasaten duten pertsonak lagundu eta tratatu ahal izateko.
Saio hauetan, baldintza hau pertsona kaltetuen egunerokotasunean nola eragiten duen eta zein nolako zailtasunak dituzten izan da funtsezko puntua. Gainera, ezinbestekoa izan da SuperAmara supermerkatuetako langileak errealitate birtualetako betaurrekoak erabiliz, sintoma ezberdinak ezagutu eta hauek izan ditzakeen zailtasunak esperimentatu ahal izatea, barren barrenetik kaltetuen azalean jarriz.
Oso balorazio positiboak jaso dituzte egindako formakuntzek bai formakuntza eman duten pertsonengatik eta baita formakuntza jaso duten langileengatik ere.
Berriro ere, mila esker SuperAmara, Erretinosi Pigmentarioa eta ikusmen murriztua zabaltzen laguntzeagatik.