Erabilera baldintzak

HEDAPEN-MATERIALAREN HEDAPEN, BANAKETA ETA ERABILERA XEDE DITUEN ETA RETINOSIS GIPUZKOA BEGISAREREKIN SINATURIKO ELKARLAN-HITZARMENA

TBV bereizgarria eta bere hedapen-kanpaina Begisare, Erretinosi Pigmentarioak Gipuzkoan Eragindakoen Elkartearen (edota “BEGISARE”) ekimena izan da eta beronen irudia den Logoa aipatu erakundearen jabetzakoa da.

Hala eta guztiz ere, eta ikusmen-galera eragin zuen gaitza aintzat hartu gabe, ikusmen murriztua duten gizon-emakumeen autonomia hobetzeko pentsaturik dagoen bereizgarri bat den heinean, BEGISAREren asmoa kanpaina denona izatea eta, beraz, inolako elkarte, fundazio edota erakunderekin hertsiki ez lotzea da.

Hori dela-eta, ekimen honetara atxiki ez ezik bereizgarriaren hedapenean interesaturik egon daitezkeen erakunde guztien arteko koordinaketa-lana eta, oro har, beronen erabilera egokia ziurtatzeko asmoz, jarraibide batzuk ezarri ditugu.

  • Lana antolatu eta esfortzuak bikoiztea ekiditeko, BEGISARE elkarte guztien koordinatzailea izango da. Horrela, elkarte bakoitzak “Tengo Baja Visión” bereizgarria aurkeztu nahi dien erakundeen berri eman beharko dio BEGISAREri baita beronen hedapen-lanetan burutzen dituen ekintza edo jarduera ezberdinen inguruan ere. Jomuga diren pertsonengana iritsi eta bikoiztasunak sahiesteko asmoz, BEGISAREk kanpainara atxikirikoak sostengatzen dituzten organismoen gaineko kontrola burutuko du.
  • Txapa eta besokoen salneurria bere ekoizpen eta bidalketaren batuketaren berdina izango da. TBV Logoa inprimaturik duen inolako produkturen salmentak ezin izango du inolako etekinik erakarri.

Egun, espainiar Estatu barnean buruturiko bidalketen salneurriak, paketatze- eta garraio-kostuak barne, hurrengo hauek dira:

Txapa salneurria/alea: 2 euro;

Txapa salneurria/50 ale: 50 euro;

Besoko salneurria/alea: 5 euro; eta,

Besoko salneurria/50 ale: 200 euros.

Elkarte bakoitzak bere kabuz bereizgarriak ekoiz ditzake baldin eta, batetik, aurrezarritako salneurria errespetatzen badu eta, bestetik, orotara banaturiko ale-kopurua kontrolatze aldera, BEGISAREri ekoizturiko ale-kopurua jakinarazten badio.

Txapak duen behin-betiko diametroa 57 milimetrokoa da eta, norbere kabuz ekoiztuz gero, berau errespetatu beharko da.

Kanpaina honetan parte hartzen duen erakundeetako baten batek salneurria nabarmen merkeagoa erdietsiz gero, hornitzailea aldatu eta salneurria egokituko litzateke, beti ere BEGISAREren aurretiazko adostasunarekin.

  • Kanpainaren baitan erabiltzen diren poster, liburuxka eta gainerako hedapen-materialak begi-gaixotasunek eragindakoen hainbat elkarterekin elkarlanean diseinatu eta adostu dira, eta beren formatuak errespetatu beharko dira. Bere diseinua eta edukia aldatu ez ezik, berauetan elkarte, enpresa edo beste erakunderen baten logotipo pribatua sartu aurretik BEGISARErekin harremanetan jarri behar da.
  • TBV proiektuak ikusmen murriztuaren inguruan diharduten kolektibo guztiak elkartzea du helburu. Liburuxka eta kartelek proiektura diru-laguntzak bideratzen dituzten administrazio publikoen logotipoak izango dituzte baita, ikusmen murriztuarekin harreman zuzenik ez izan arren, kanpainaren hedapena babesten duten enpresa pribatuenak ere. Ikusmen murriztuarekin nolabaiteko harremana duten eta, hortaz, balizko interes gurutzatuak dituzten erakundeak (besteak beste, klinika oftalmologiko eta optikak) eraunde kolaboratzaileak izango dira, ez babesleak, eta, beraz, beren logotipoa ez da bestelako zentruetan banatzeko asmoz prestaturiko paper-material ezberdinetan azalduko. Beren zentruetan banatuko den materialetan soilik ahalko lukete beren logotipoa ezarri, beti ere enpresa kolaboratzaileak direla argi eta garbi adieraziz.

TENGO BAJA VISIÓN markaren erabilera okerra ekiditeko asmoz, berau erabili ahal izateko bete beharreko legezko baldintzak jasotzen ditugu jarraian.

“TENGO BAJA VISIÓN” MARKAREN

ERABILERA-ZEHAZTAPEN ETA -BALDINTZAK

TENGO BAJA VISIÓN isologoa “2001eko abenduaren 7ko 17/2001 Marken Legeak” eta “2006ko ekainaren 5eko eta jabetza intelektual industrialari loturiko eskubideen tutelarako baliabideak hedatzen eta hainbat erregelamendu komunitarioren aplikazioa errazteko arau prozesalak ezartzen dituen 19/2006 Legeak” babesten du.

Ikusmen-maila kontuan hartu gabe, ikusmen murriztua duen pertsona dela jakinaraztea garrantzitsua eta beharrezkoa suerta dakiokeela uste duen edonoren esku jartzen du BEGISAREk TENGO BAJA VISIÓN isologoa duten eta txapa edota besoko formatua duten bereizgarriak.

Era berean, markaren erabilera hedatze aldera, inolako irabazi asmorik gabe TENGO BAJA VISIÓN isologoa erabili ahal izateko borondatea adierazten duten erakundeen esku jartzen du berau BEGISAREk, isologoaren erabilera-zehaztapen  eta -baldintzak jasotzen dituen agiri honekin.

TENGO BAJA VISIÓN isologoa web-orrialde, artikulu, liburu edota beste edozein baliabideretan erreproduzitu nahi izanez gero, aurretiaz BEGISAREren baimena eskuratze aldera korreo elektroniko bat bidali beharko da info@begisare.org helbide elektronikora.

Horrela, edozein erakunderi TENGO BAJA VISIÓN isologoa erabili aurretik BEGISAREren baimen espresua eskura dezala galdatzen zaio. Bereizgarria agiri honetan jasotzen diren Zehaztapen eta Baldintzekin bat soilik erabili ahal izango da eta, noski, BEGISAREk espreski baimenduriko xede zehatzetarako soilik.

ERABILERA ZUZENERAKO ARAUAK

  1. TENGO BAJA VISIÓN isologoa erabiltzerako orduan Begisare, Erretinosi Pigmentarioak Gipuzkoan Eragindakoen Elkarteak onartu eta eskainiriko materiala baliatuko da.
  1. Beharretara egokitzeko xedearekin, eta jatorrizko proportzioak mantentzen diren heinean, TENGO BAJA VISIÓN isologoaren neurriak handitu edota txikitu daitezke.
  1. TENGO BAJA VISIÓN isologoaren neurriek berau irakurtezina bilakatzen badute, beronen erabilera debekatuta dago.
  1. Orokorrean, edozein komunikabidetan, orrialdearen azpialdean isologoaren gaineko eskubideen inguruko oharra adieraziko da. Adibidez: TENGO BAJA VISIÓN BEGISAREren marka bat da.
  1. TENGO BAJA VISIÓN isologoa web-orrialderen batetan erabiltzen baldin bada, gutxienez 25 pixeletako tartea utziko da azken honen alboetako bakoitza eta web-orrialdearen bestelako elementu grafiko edo testuren artean.
  1. Agiri honetan aurreikusirik ez dagoen beste edozein erabileraren inguruan BEGISAREri galdetuko zaio, azken honek azter eta, egoki baderitzo, baimendu dezan.

DEBEKATURIK DAGOEN ERABILERA

  1. TENGO BAJA VISIÓN isologoa irabazi-asmoarekin erabiltzea ez dago baimenduta.
  1. TENGO BAJA VISIÓN isologoa zure web-orrialdearen elementu nagusi bezala erabiltzea ez dago baimenduta.
  1. BEGISARErekin nolabaiteko filiazio harreman baten existentzia egon, BEGISAREk web-orrialde horri bere babesa eskaini edo BEGISAREk bertako eduki editoriala sortu edota bertan jasotzen diren iritzien erantzule dela ondoriozta daitekeen TENGO BAJA VISIÓN isologoaren erabilera ez dago baimenduta.
  1. Helduentzako edukiak dituzten, jokoa sustatzen duten, tabako edo alkoholaren salmentarekin loturik dauden edota legea beste edozein modutan urratzen duten web-orrialdeetan TENGO BAJA VISIÓN isologoaren erabilera ez dago baimenduta.
  1. BEGISAREren irizpide esklusibopean engainagarria, bidegabea, iraingarria, legezkontrakoa, kalumniazko, mespretxuzkoa edo lizuna dirudien, edo edozein kasutan BEGISAREk inolako objeziorik izanez gero, TENGO BAJA VISIÓN isologoaren edozein erabilera ez dago baimenduta.
  1. TENGO BAJA VISIÓN isologoa kopiatu edo imitatzea ez dago baimenduta.
  1. Zalantzarik izanez gero, edozein argibide- edota baimen-eskaera bideratu info@begisare.org helbide elektronikora.

Aurreko argibideak irakurri ditut eta berauekin ados egon ez ezik berauek betetzeko konpromezua hartzen dut.