Eskuragarri daude IKUSMEN MURRIZTUA DUT – NIK KONTUAN DUT! Txapa solidarioak

Volver Atrás

2020/03/27

Ikusmen Murriztua Dut proiektuaren baitan, ekimen berri bat jarri dugu abian. Ekimen honen xedea, IKUSMEN MURRIZTUA DUT esaldia zabaltzen eta hedatzen jarraitzea da,  difusioan lagundu nahi diguten pertsonei bideratutako ekintza alegia. NIK KONTUAN DUT txapa solidarioan ikusmen murriztua duten eta ez duten pertsonak irudikatzen dira. Halaber, ikusmen murriztua duten pertsonen inklusioa sinbolizatzen dute, izaeraren ezagutzaren bidez, problematikaren identifikazioaren bidez eta haien beharren araberako gizarte-interakzio egokiaren bidez.

Euskaraz eta gaztelaniaz eskura daitezke. Aukeratu gehien gustatzen zaizun txapa. Hemen eskura ditzakezu: https://www.tengobajavision.com/eu/denda/

Boluntario batek egin du material berri honen sormena eta diseinua, ikusmen murriztua eta honen esanahia Ikusmen Murriztua Dut sinboloaren bidez ikusarazten lagundu nahi digulako. Mila esker!

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude