Donostia, 2016/12/17
Gaur “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak 3 urte betetzen ditu. Hori ospatzeko, daukagun materialean egindako hainbat hobekuntza azaldu nahi dizkizugu.
Alde batetik, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren web orrialdea berriztatu dugu, irisgarriagoa egiteko eta hedapenerako materialaren deskargatzea ahalbidetu ahal izateko. Era honetara, zuen erkidegotik, elkartetik, zentrutik, eta abar, sentsibilizazioan laguntzen jarraitu ahal izango duzue.
Bestalde, hainbat partikular eta erakundek eskatuta, txapa bereizgarria ingelesez ere sortu dugu, “I have low vision”, eta elkarteko bolondresak web orrialdeko edukia ezezik (www.ihavelowvision.org) bideo didaktikoa ere (https://youtu.be/cdnqup20s70) ingelez hizkuntzara itzuli dugu. Guzti honek, ikusmen murriztua duen pertsona bezala identifikatzeko aukera ematen die atzerrian bidaiatzen edo/eta bizi diren pertsonei eta web orria erabili ahalko dute proiektuaren euskarri bezala.
Jakina! Izugarri gustatuko zaigu nazioarteko elkartek prestatu dugun materiala erabiltzen badute eta guztiok elkarrekin ikusmen urritasunaren sentsibilizazioaren inguruan lan egiten badugu.
Mila esker hedatzeagatik!