Donostia, 2018/02/19
Pasaden otsailaren 6ean Donostiako IBT-CRIak duen Behin-Behineko Arretara zuzenduriko taldeak Irungo Plaiaundi Institutuko Haur Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak entzule izan zituen hitzaldia eman zuen. Bertan, partehartzaile izan zirenek errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz “Tengo Baja Visión VR” Appa probatu eta aplikazioak simulatzen dituen sintoma eta zailtasun ezberdinak medio, bidenabar, ikusmen murriztua duten gizon-emakumeek beren egunerokoan bizi dutena une batez bizitzeko aukera izan zuten.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eskumenpeko laguntza-zerbitzu honek, Donostiako IBT-CRIa, Hezkuntza Zentroei itsutasuna eta ikusmen murriztua pairatzen duen ikaslegoa narneratzerako jardunean aholku ematen die.
Ikusmen murriztuaren hedapenean Donostiako IBT-CRIa burutzen ari den lanagatik, mila esker!
Argazkiak: