jardunaldiak_app

web eus
 

Jardunaldiak Programa Hizlariak Aplikazioa Izen-ematea Kokapena Ostatua Afaria

Ikusmen Murriztua Dut Aplikazioa

 

Oro har, guztiz itsua den pertsona bat nola moldatzen den ulertzea erraza suertatzen da. Izan ere, nahikoa da begiak itxi eta egintzat ulertzen dugun jardueretako bat egiten saiatzea, berau burutzeko ikustea ezinbestekoa suertatzen dela aintzat hartu gabe. Horrela, begiak itxirik zenbat eta denbora luzeagoan mantenduz gero, orduan eta errazagoa suertatzen da ikusmena zentzumen gisa ez duen pertsona batek dituen mugen kontzientzia hartzea.

Ikusmen murriztua duen gizon-emakume batek nola ikusten duen ulertzea, ordea, askoz ere zailagoa suerta daiteke. Ezagutza-ezagatik, ikusmen-akatsak ugariak izan daitezkeelako, orokorrean pertsona berak sintoma bat baino gehiago izan ohi duelako eta ikusmen-galera maila ezberdinetan adieraz daitekeelako.

Ezagutza berria sortu baita ikusmen murriztua duten pertsonen ulermena eta elkar ulertzea ere hobetze aldera, Retinosis Gipuzkoa Begisare ikusmen murriztua eragiten duten sintoma desberdinak simulatzen dituzten eta aurki Android eta IOS plataformetan dohainik deskargatu ahal izango diren “Ikusmen Murriztua Dut” eta “Ikusmen Murriztua Dut VR” APPak garatzen ari da.

Arlo honetan guztiz berritzailea eta aitzindaria den tresna bat da. Funtsean, gure smartphonek duten kamera, tuneleko ikusmena, erdiguneko ikusmen-galera, fotofobia edota ikusmen partxeatua bezalako sintomak simulatzen dituzten filtroak eta errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz, gizarteari ikusmen murriztua duen gizon-emakume batek mundua denbora errealean nola ikusten duen erakustean datza. Gure lekuan jartzea baino modu hobeagorik ez dago bizi ditugun zailtasunak ulertzeko.

Ikusmen murriztua duten pertsonek nola ikusten duten, urritasun honek dakartzan zailtasunak eta eragindako pertsona hauekin interakzio soziala errazteko nola jardun ulertu eta erakutsi ahal izateko funtsezkoa da aplikazioa eta errealitate birtualeko betaurrekoak, besteak beste, psikologo, langile sozial, ikusmenaren errehabilitatzaile edota hezitzaile bereziek eskuragarri izatea.

Baliabide honetaz jardunean diren oftalmologo eta optiko-optometristak baita espezialitate hauetako ikasleak ere onura daitezke, izan ere, aplikazioaren erabilerak tratatzen dituzten gizon-emakumeek nola ikusten duten ulertu eta beren senideei ikusmen murriztua izateak zer suposatzen duen adierazteko aukera emango die.

Era berean, aniztasunean heziak izan diren pertsona inklusibo eta barneratzaileetan oinarritzen den etorkizuna eraikitzen lagunduko du, izan ere, hezkuntzan jarduten duten profesionalek joko ezberdinak baliatu ahalko dituzte beren ikasleei ikusmen murriztuarekin nola ikusten den ezagutera emateko.

Eta, nola ez, ikusmen murriztua duten pertsona baita ikusmen-urritasunak dituzten gizon-emakumeak ordezkatzen dituzten gainerako elkarteentzat ere oso lagungarria suertatuko da.

Azken finean, ikusmen murriztua duten pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzea xede duen tresna bat da. Esperientzia abiapuntu izanik, ulermena sortarazi nahi da ikusmen murriztuak berea duen ezagutza-eza eta ulerezintasunari aurre egin ahal izateko.