Donostia, 2018/11/14
“Ikusmen Murriztua Dut – Nola jardun nirekin 10 pausutan” deritzon bideoa aurkezten gatozkizu.
Ikusmen Murriztua Dut proiektuari loturik dagoen material berri honen helburua ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan sentsibilizatzen jarraitu eta, azken finean, egoera hau pairatzen duten gizon-emakumeen ulergarritasun baita interakzio soziala ere hobetzea da.
Antolatzen ditugun hitzaldi, lansaio eta aurkezpenetan erabili ohi dugun material hau osatze aldera, ikusmen murriztua duten pertsonekin nola jardun eta hauek nola gidatu jakiteko aholkuz beteriko eta inprimagarria den “Ikusmen Murriztua Dut – Nola jardun nirekin” eskuliburua sortu dugu. Hona hemen euskera-gaztelerazko PDF bertsiora eramango zaituzten lotura:
Zure inguruko pertsonekin eta sare-sozialetan parteka itzazu. Ikusmen murriztua duten gizon-emakumeen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duzu.