Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.tengobajavision.com interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Gipuzkoako Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Elkartea – Begisare, (IFZ: G20596110), helbidea: Paseo Zarategi, 100, 20015 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), telefono-zenbakia: 676894157, helbide elektronikoa: info@begisare.org, erregistro-datuak: Euskadiko Elkarteen Erregistroa, AS/G/06817/1997 erregistro zenbakia (1997ko ekainaren 9an).
www.tengobajavision.comdomeinuan aurkitzen den web gune hau (aurrerantzean “web gunea”) Begisare elkartearen jabetzakoa da. Web gune hau ikusi eta erabiltzen duen pertsona web gunearen erabiltzailea izango da (aurrerantzean “erabiltzaile”).
1. Baldintza Orokorrak
Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Begisare, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Begisarek ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Begisarek espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Web gune honek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Begisarek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Begisare ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Begisarek ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Begisarek beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Begisarek ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
2. Jabetza intelektuala eta industriala
Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Begisarenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
web gune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Begisarek bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Begisaren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
3. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Begisarek noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Begisarek eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
4. Jurisdikzioa
Begisaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Begisare eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira. Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu BegisarekZuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.