Real Sociedad Fundazioa, bere jokalariak eta #IkusmenMurriztuaDut eskutik, eta zu?

Volver Atrás

Donostia, 2017/04/05
#KontuanIzan eta ZABALDU

Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean, Retinosis Gipuzkoa Begisarek “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina berria abian jarri du.

ELUS EUS

Horrela, gizarteak ikusmen murriztua duten gizon-emakumeekin duen interakzioa hobetze-aldera jarrera aktiboa izatera animatzeko gure borondatea abiapuntutzat harturik, Real Sociedadeko Yuri Berchiche eta Aritz Elustondo atzelariak baita Toño Ramírez atezaina ere “Ikur hau ikusiz gero, kontuan izan” kanpainaren protagonista bilakatu dira beren ahots eta irudia eskainiz.

Sare-sozialetan #KontuanIzan hashtagpean zabalduko diren zenbait bideo eta irudi medio, futbol-jokalariek hiritarrei ikusmen murriztua duten personekin interakzio soziala hobetzeko konpromezua eskatuko diete.

#KontuanIzan kanpainak hiritarrak ditu jomuga eta hauek “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria ezagutu eta modu egokienean jokatzeko duten erantzukizunean jarri nahi du arreta. Izan ere, ikusmen-urritasunak nozitzen dituzten pertsonen inguruan gizarte-mugimendu barneratzaile bat sortzea bilatzen du.

Jarraian kanpainaren bideoak aurkituko dituzu:

Yuri Berchiche:

Toño Ramírez:

Aritz Elustondo:

#KontuanIzan eta ZABALDU

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude