Arrasate Mondragón, 10/06/2019
Retinosis Gipuzkoa Begisare, astelehenean berriro ere, Arrasateko Arizmendi Ikastolan egon zen, baina oraingoan Arizmendi Santa Teresa ikastetxean, Erretinosi Pigmentarioaren eta Ikusmen Murriztuaren inguruaren nondik norakoak azaltzen. Oraingoan, 5 eta 6 urte bitarteko haurtxoak izan ziren hartzaileak.
Saio honetan, Erretinosi Pigmentarioaren eta Ikusmen Murriztuaren inguruko azalpena eman zen, honek eguneroko bizitzan zer nolako eragina duen eta izan ditzakeen zailtasunak azalduz, beti ere, dituen sintomei erreferentzia eginez. Aipatu beharra dago saio hau Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko Arrasate Mondragoneko boluntarioek kudeatu eta eman zutela.
Azalpenak eman ondoren, 5 eta 6 urte bitarteko 40 umeak hiru taldetan banatu ziren ikusmen murriztuaren inguruko sintomak errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz ezagutu zituzten eta ariketak ezberdinak egin zituzten egunerokotasuneko zailtasunez jabetzeko.
Mila esker berriro ere Santa Teresa Arizmendi Ikastolari gurekin parte hartu eta gure zabalkuntzan eta sentsibilizazioan laguntzeagatik.