Retinosis Gipuzkoa Begisarek Andaluziako I Jardunaldi “Teknozientifiko-Medikoan” parte hartuko du

Volver Atrás

Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkartea Malagan egongo da otsailaren 21 eta 22an Andaluziako Retinosis Pigmentaria eta SEEBV-ek antolatutako I. Jardunaldi Teknikozientifiko-Medikoetan parte hartzen.

Andaluziako Erretinosi Pigmentarioaren Elkarteak (AARP) eta Ikusmen Murriztuko Espezialisten Elkarteak (SEEBV), ONCEren lankidetzarekin, Federación de Asociaciones de Distrofias Hereditarias de Retina, Retinosis Gipuzkoa Begisare eta Carlos Haya Ospitalearen laguntzarekin, Un afectado formado e informado, es un paciente y colaborador activo” esloganaren bitartez begietako gaixotasun arraroak dituzten pertsonak eta euren gertukoek ere, ikuspuntu teknologiko batetik dauden aurrerapenak eta gaur egungo patologia ezberdinen egoerak ezagutaraztea eta informatzea bilatzen da ikuspuntu teknozentifiko-medikotik. ikuspuntu teknologiko batetik dauden aurrerapenak eta gaur egungo patologia ezberdinen egoerak ezagutaraztea eta informatzea bilatzen da ikuspuntu teknozentifiko-medikotik. Hartarako otsailaren 21a ostirala eta 22a larunbata izango ditugu. Jardunaldietako aurkezlea Andaluziako Retinosis Pigmentaria elkarteko lehendakariordea izango da, Isabel Domínguez Asencio anderea, sarrera txiki baten ostean, programazioari ekingo diona.

Itziar González Lorenzok, Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkarteko presidenteak, jardunaldi hauetan parte hartuko du Ikusmen Murriztua Dut bereizgarriaren jatorria, zentzua eta ibilbidea azalduz, izan ere, elkarteak 2013an sortu zuen baldintza hau ikusarazteko eta hartara, ikusmen murriztua jasaten duten pertsonen arazoen ulermena hobetu eta haien elkarreragin soziala hobetzeko helburuarekin.

Informazioa gehiago hemengo link-ean https://seebv.com/programa-e-inscripcion-a-las-l-jornadas-andalucia-tecnocientificas-medicas/

Animatu parte hartzera!

Iruzkin bat egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Derrigor bete beharreko eremuak * batekin adierazita daude