2019/08/26 Donostian,
Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkarteak, SuperAmararen laguntzaz, Erretinosi Pigmentarioaren eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren inguruko formakuntza eskainiko die bi aste hautan bertako supermerkatuetan lan egiten duten langileei. Honen bitartez, ikusmen murriztuak orokorrean dakartzan zailtasunak ete bereziki, erretinosi pigmentarioak dituenak, ezagutu eta baldintza hau duten pertsonak era egoki batean lagundu ahal izatea izango da helburu nagusia.
Formakuntza honen funtsa Erretinosi Pigmentarioaren eta ikusmen murriztuaren inguruko ezagutzak zabaltzea izango da, hau jasaten duten pertsonen egunerokotasuna erraztuz. Hau guztia, elkarteak martxan jarritako proiektu baten jarraipena da, ikusmen murriztua ezagutarazi eta hortaz, kaltetutako pertsonak ahalik eta bizi kalitate hobe eta irisgarri bat izateko asmotan.
Formakuntza hau, SUPER AMARA taldeko supermerkatu guztietan egingo da, besteak beste:
- Benta Berri
- Isabel II
- San Martin
- Riberas de Loiola
- Andoain
- Bergara
- Irun
- Errenteria
Super Amarako langileei zuzendutako formakuntza honek, bi asteko iraupena izango du 180 pertsona baino gehiago izango direlarik hartzaile zuzenak.